2024/11/09
11:00

La vie d´une petite culotte

Zuzendaria:

Stéfanne Prijot

Iraupena:

60 '

| Herria:

Belgika

Dokumentalak kuleroen fabrikazio prozesua erakusten du, Uzbekistan, India, Indonesia eta Belgikako bost emakumeren bizitzetara gerturatuz. Mundu mailako produkzio-kate ilun baten katebegiak dira. 

Hizkuntza: Tamilera, indonesiera, uzbekera eta frantsesa

Azpitituluko hizkuntza(k): Gaztelania

Urtea:  2023

SOLASALDIA:

Ainhoa Bilbao Arkotxa

SETEM Federazioa

SETEMeko Ainhoa Bilbao Arkotxa izango da gurekin. Arropa Garbia kanpainaren parte dira; GKE ezberdinek, sindikatuek eta kontsumitzaileen elkarteek osatutako nazioarteko sarea, jantzigintzako langileen baldintzak hobetzeko lan egiten duena.