Erresistentzia
istorioen
zinemaldia

Festival de cine de
historias de resistencia

2026 edizioa · Azaroaren 5tik – 15era

Egitaraua:


11/05
18:00

Hutsune handi bat

62 '
Euskal Herria

Dokumentalak heroinak eta HIESak eragin zuten minaren memoria kolektiboa jaso nahi izan du. Egindako ikerketaren arabera, Urretxun eta Zumarragan 115 gaztetik gora hil ziren heroinaren eta bereziki HIESaren ondorioz. Hutsune handi bat da hau, edozein herritako paisaian.

Solasaldia Anne Zufiaur gaiaren ikertzailearekin eta Alex Areizaga dokumentalaren zuzendariarekin.


11/06
18:00

Cómo construir una biblioteca

103 '
Kenia

1958ra arte zurientzako soilik zen liburutegi bat kultur-gune bizi bihurtzea erabaki dute Nairobiko bi emakume ausartek. Bidean, tokiko politikan nabigatu, berreraikuntzarako milioiak bildu eta Keniako iragan kolonialaren mamu iraunkorrei aurre egin beharko diete.

Solasaldia Mamadou Moustapha Ngom Dieng-rekin (Marra Junior), Euskal Herriko Mugimendu Panafrikarreko sortzaile eta kidearekin.


11/07
18:00

Black Water

82 '
Bangladesh

Bangladeshen, Lokhik eta bere familiak etxea utzi eta Dhakara emigratu behar dute. Itsas mailaren gorakadak, ekaitzek, zikloiek eta higadurak landa-eremuak uztera behartzen ditu familia asko. 3000 pertsona inguru iristen dira hiriburura egunero.

Solasaldia Lorea Flores-ekin, Hego Euskal Herriko Greenpeaceko koordinatzailearekin.


11/07
11:00

Ellas en la ciudad

70 '
Andaluzia

Dokumental honetan Sevillako periferiako auzoetako lehen biztanleak dira protagonista. Beren bizitzen bidez, bizkarra ematen dien hiriaren euskarria direla ikusiko dugu. Haien testigantzak ezinbestekoak dira, genero-ikuspegitik, kultura-ondarea eta hirien azken 50 urteetako eraldaketa ezagutzeko.

Solasaldia dokumentaleko protagonistekin, Marisa Calvo Azpeitia eta Natividad Asuero Sanchezekin.


11/08
18:00

Sustraiak

73 '
Euskal Herria

Dokumentalak Hiba, Bachir eta Manan gazteen istorioa da. Beren herrialdeetatik adingabeak zirenean migratu zuten, eta heldu baten laguntzarik gabe iritsi ziren Nafarroara.  Hemen eskalada eta mendia aurkitu dituzte, eta bertan ahazten dituzte beraien arazoak.

Solasaldia dokumentalaren zuzendaria Luis Arrieta eta Bachir protagonistetako batekin.


11/13
18:00

Igualada

81 '
Kolonbia

Dokumentalak Frantzia Marquezen historia kontatzen du, afrikar jatorriko aktibista eta ingurumen-lider kolonbiarra. Desberdintasun handienak dituen Ameriketako herrialdeko presidentziara aurkezten du bere burua. Indarrez, duintasunez eta konbentzimenduz, Frantziak “Igualada” mespretxuzko hitza bere egiten du. 

Omaira Castellanos izango dugu solaskide, kolonbiar jatorriko hernaniarra eta giza eskubideen defendatzailea. 


11/13
18:00

Lutxi eta Zuhaitza

81 '
Euskal Herria

1987an Guardia Zibilak tiroz hildako Luzia Urigoitia ETAko kidearen kasua abiapuntu hartuta, memoria politikoaren inguruko gogoeta zabala egiteko parada da film dokumentala. Otxandioko herritarren ekimenez sortua, fikzioa eta dokumentazioa uztartzen ditu.

Solasaldia Lander Garro dokumentalaren zuzendariarekin izango da 


11/14
18:00

Writting Hawa

84 '
Afganistan

Hawa, haurra zenean ezkontzera behartua izan zena, bizimodu independente bati ekiten dio eta 52 urterekin irakurtzen eta idazten ikasten du. Baina talibanak boterera itzultzean, beren ametsak -bere alaba, dokumentalaren zuzendaria eta bere bilobarenarekin batera- hautsi egiten dira eta zailtasun berriei aurre egiten diete.

Solasaldia Safura Khwarazmirekin, bere bizipenetatik abiatuta, Afganistango emakumeen egoeraz arituko gara.


11/14
18:00

Promis le ciel

92 '
Tunez

Marie, Naney eta Jolie elkarrekin bizi dira Tunezen. Etxean hartzen dute Kenza, naufragio batean bizirik ateratako 4 urteko haurra. Familia ez-ohiko hau osatzen doan neurrian, gatazka bakoitzean haien tokia zalantzan jartzen dute hiru emakumeek.

Solasaldia Ebou Marguerite Ido Akoaleko Burkina Fasoko kulturarteko bitartekariarekin


11/15
18:00

Norita

88 '
Argentina

Dokumentala Nora Morales de Cortiñasen biografiako pasarte bat baino ez da. Mandatu patriarkala gaindituz, bere semearen bilaketa bere gain hartzen duen emakumearen borroka. Argentinako 30.000 desagertuetako bat da bere semea.

Solasaldia Celeste Agüerorekin, aktibista anti-arrazista argentinarrarekin

Informazio gehiago nahi duzu?

Albisteak