Houda Akrikez: “Larrialdi humanitarioa da, eta katastrofea ez da naturala, administrazioak eragin du”

Madrilgo Cañada Real auzoan bizi da Houda Akrikez (Tanger, 1982) Tabadol elkarteko presidentea, Puerta del Sol plazatik hamasei kilometrora. Hiru urte daramatzate auzoan argindarrik gabe 4.000 lagunek, tartean 2.000 haurrek, Naturgy enpresak hornidura elektrikoa eten zietenetik. Hernaniko Harian erresistentzia zinemaldian eman dute Guillermo Garcíaren Aunque es de noche film laburra, Cañadako errealitatea erakusten duena; bertan izan da Akrikez, auzoaren egoeraren eta borrokaren berri emateko.