
Erresistentzia
istorioen
zinemaldia
Festival de cine de
historias de resistencia
2025 edizioa · Azaroaren 6tik – 16ra
Egitaraua:
Irekiera ekitaldia. Zona Wao
Laugarren edizioari hasiera emateko, zinemaldian proiektatuko diren dokumental guztien trailerrak ikusi ahal izango dira.
Ondoren, ‘Zona wao’ laburmetraia ikusteko aukera izango da.
Solasaldian dokumentalaren zuzendaria, Nagore Eceiza Mujikak eta Medicusmundi Gipuzkoako Haizea Bernas Loinaz Komunikazio eta Hezkuntza arduradunak parte hartuko dute.
Flying hands
Karakorum mendilerroan, Pakistanen, Aniqa Banok neskato gor bat erditzen du, Narjis. Ordura arte ez du neskato horiekiko arbuioa ezagutu, ezta haien existentzia bera ere, haien familiek ezkutuan izan dituztelako.
Ondoren, Marta Gomez zuzendaria eta Aitor Bedialauneta “Euskal Gorrak” Federazioko presidentearekin solasaldia.
Filma eta solasaldia zeinu hizkuntza ere emango dira.
Las semillas de Berta Cáceres
Honduraseko giza eskubideen defendatzailearen iruditik abiatuta, filmak berak ereindako haziak aztertzen ditu. 2016an erail zuten Berta, Agua Zarca megaproiektu hidroelektrikoaren aurka, lurraldearen eta baliabide naturalen defentsan, Río Blanco komunitatearen borroka gidatzeagatik.
Errealitate hori gertutik ezagutzen duen Dalila Argueta izango da solasaldiko gonbidatua. Honduraseko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sareko kidea eta Guapinol ibaiaren aldeko borrokan aritua.
Semillas de Kivu
Kivun (Kongo), munduko gunerik bortitzenetako batean, emakume talde bat Panziko Ospitalera iristen da, inguruko gerrillek taldean bortxatu ondoren. Haien tratamendu psikologikoak bortxaketen ondoren erditu dituzten haurtxoak onartzeko prozesuaren aurrean jartzen ditu.
Nicole Ndongala Nzoiwidi izango dugu gurekin, giza eskubideen defendatzailea, Kongoko emakumeen Espainiako plataformako kidea eta Karibu elkarteko zuzendaria.
Mama
Kahuzi-Biega Parke Nazionalaren barruan, Lwiroko Primateak Babesteko Santutegia dago. Han dute Mama Zawadik eta bere txinpantzeek, maitasunez beterik, gerrako zauriak sendatu eta desagertzetik salba ditzakeen munduko leku bakarra.
Arratsaldeko bigarren dokumental labur honen testuingurua ere Nicole Ndongala Nzoiwidi-k eskainiko digu.
Gerra hemen hasten da
Bilboko Portuko suhiltzaile baten ekintzak, Yemengo populazio zibilaren aurka erabiliko den arma-kargamentu batean parte hartzeari uko egitean, merkataritza horren interes eta inplikazio ilunak argituko dituen gizarte-mugimendu bati hasiera ematen dio.
“Emakumeok Gerraren Aurkako” kideek osatuko dute ondorengo solasaldia. Haien borroka eta egoeraren irakurketa azalduko dituzte.
Dabruneba
Sofiko Georgiara itzuliko da, 7 urte zituenean Bartzelonara eraman zuen migrazio-bidaia atzera berriz ere eginez. Bere haurtzaroko lagun eta zinemagile Mar-ekin batera, bere istorioaren parte izan ziren pertsona eta tokiak topatuko dituzte.
Europako migrazio politikek pertsonen bizitzetan duten eraginaz arituko gara Paloma Bercovich, Júlia Farràs eta Mar Garrorekin, dokumentala modu kolektiboan sortu duten zinegileekin.
Hay alguien en el bosque
Lejla, Alen eta Ajna gerrako bortxaketetatik jaiotako haurrak dira. 25 urte geroago, bizirik atera zirenen borrokarekin bat egin dute, isiltasuna hautsi eta estigma gainditzeko. Amaitu da gerra haientzat? Bigarren belaunaldiko biktima horiei ahotsa emateko ordua iritsi da.
Teresa Turiera-Puigbò eta Erol Ileri dokumentalaren egileekin hitz egiteko aukera izango dugu ondoren, arteak eta kulturak gatazkak ikusarazteko duten gaitasunaren inguruan.
Mariposas negras
Klima-aldaketak eragin zuzena du Tania, Valeria eta Shailaren bizitzetan. Planetako hiru puntu ezberdinetan bizi arren, bizipen antzekoak dituzte: berotze globalaren ondorioz guztia galdu eta migratzea beste aukerarik ez dute izan.
Migrazio klimatikoaren inguruan sakontzeko, Javi Raboso izango dugu gurekin. Soziologoa, giza ekologian eta populazioan aditua, eta Greenpeaceko kidea.
We are migrants
Dokumentalak, eskuin muturrak hedatutako gorroto arrazistaren diskurtsoa eta gorroto-olatu hau indargabetzeko moduak aztertzen ditu. Europan zehar egindako bidaia baten bidez, migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen aldeko eragileen ahotsak jasotzen ditu.
Ondoren, Cristina Cardín zuzendaria izango dugu gurekin, dokumentalean ikusitakoen inguruan gogoeta egiteko.
Itxiera. La raíz del olivo
Beren aberritik urrun bizi diren bost palestinarrek beren esperientziak kontatzen dituzte, 76 urtez luzatu den genozidioa eta israeldarren okupazioaren gogortzearen aurrean. Distantziatik, Watan, Omaima, Murid, Baylasan eta Bassel-ek borroka, galera eta itxaropen istorioak partekatzen dituzte.
Gazatiki hesi, Hernanin errefuxiatu diren Sol Band musika taldeko gazte palestinarren bizipenak entzun ahal izango ditugu ondoren. Haien musikarekin emango diogu bukaera aurtengo edizioari.
Informazio gehiago nahi duzu?

